MARRATIK AT - logopng-beltzkolore.png

artea, jolasa eta sorkuntza askea

sarrera txiki bat

(Oraintxe super-sarrera irakurtzeko gogorik gabe bazauz, behera jarraitu, "KURTSOAK eta Tailerrak" edota "Dendatxoa"  zuzenean sakatzeko)

Ondo etorriak jolasaren txokora eta aurreiritzi zein epaiketa gabeko sorkuntzara. Bilboko Plaza Berrian aurkituko duzun gelatxo gozora. 

Ni Oihane nauzue, proiektu hau "Marratik At" izendatu duen pertsona sortzailea, nire ibilbidearen ardatza.

18 urte daramatzat hizkuntza zein arte (margoketa eta argazkigintza) irakasle. Urte guzti horietan, marrazketa eta sorkuntza askea oso presente izan dira nire klaseetan (bai, hizkuntzetan ere bai), ikasketa prozesuaren parte garrantzitsuena bezala. 
Eta urtero galdera berdina: "Teacher, marratik atera naiteke?"

Of course you can. Beti ere.
Eta gogoratu; baimena ez dizuet nik (edo beste kanpoko pertsona batek) ematen. Zuen buruei ematen diozue ;)

Marren eta baimenen, eta askatasunaren eta zutaz espero dena eta espero ez den kontu guzti hau ulertzea bidaia luzea izan daiteke...
Spoiler; ez duzu zertan bide amaierararte heldu behar eskuak eta barneak askatzeko. Bidean zehar topatzen duguna jaso eta eraikitzen (eta deseraikitzen) hasteko erabili dezakegu. :)

Holantxe nabil garai berri hau bizitzen; aske eta atzean utziz gehitzen ez duten esaldiak, "ez dakit marrazten" modukoak (bai, urteetan zehar nire buruarin esan dizkiodanak).
Zoriontsu, aurrean ditudan material eta teknika berriekin jolasean.  

Horregaitik, nire artea "ez-perfektua" topatuko duzue, eta nire tailerrak hazten uzten ez diguten gauzetaz libre; mugatzen gaituzten paper gaineko eta bihotzeko marretaz libre, hain zuzen. 

Marretatik atara gaitezen elkarrekin!


Sortzaile eta/edo bidelagun bezala aurkitu nazakezue.
Non elkartuko gara?  


MARRATIK AT - hyib1503.jpg
MARRATIK AT - burutxo03.jpg

KURTSOAK ETA TAILERRAK

Estudioa bisitatu eta gure klase zein tailer monografikoen parte izan!

Marratik At-en metodologia Arteterapian oinarritua dago, horregaitik ez gara emaitza perfektuetan edo errealitatearen antzekotasunean enfokatzen. Barne eta kanpoko errealitatearen interpretazio ta adierazpena bultzatzea da gure nahi eta helburua.

Argazkia sakatu informazio gehiago jasotzeko.

MARRATIK AT - marratikat-printak-bala.jpg

DENDATXOA

. ARTE PIEZA ORIGINALAK
. TOTEPOLTSAK
. EGURRA
. PRINTAK
. OPARI TXARTELAK (arte edo argazkigintza)