arte KLASEAK ETA TAILERRAK
GURE KLASEEI BURUZ
ARTE ASKEA
Auirreiritzi eta epaiketarik gabeko txokoa. Helburua "aritzea" da, artearekin harreman sanoa eraikitzea eta disfrutatzeko baliabideak eskeintzea. Ez da perfekzioa bilatzen ezta eskatzen. Egiteko modu guztiak ondo etorriak dira.
ESPERIMENTAZIOA
Materialak eta teknikak ezagutzea da helburuetako bat, norberak bere adierazteko modurik atseginena aurkitu dezan. Ondo dago norbaitek arkatza besterik ez badu erabili nahi, Marratik At-en baliabideak emango dizkiogu "aritu" horretan bere bidea egiten jarraitu dezan.
ARTE ANITZAK: margoak, gorputza, hitza, ahotsa
Klaseak proposamenetik bideratuak izango dira, non MARGOKETAz haratago bidaiatzeko aukera luzatuko dugun.
Gorputzaren mugimendua eta ahotsak presentzia handia izango dute.
NORI ZUZENDUA
Adin guztietara egokitutako klaseak ditugu, txiki-gazte-nerabe-heldu bezala bananduta topatuko dituzuenak.






taldeak
margoketa
Modu askean margozteko baliabideak eta teknikak eskeintzen dituen espazioa.
METODOLOGIA:
✿Bakoitza bere erritmoan eta nahien arabera sortzen eta margozten arituko da, irakaslearen laguntzaz (hala nahi izanez gero).
Teknika ezberdinak jorratu ahal izango dira, eta koaderno aske bat sortzen joango gara, non orriak jarri edo kendu ahal diren.
✿ Ikasleak edozein momentutan aukeratu dezake zer atsegin duen; aurretik egindako marrazki bat koloreztatu, teknika ariketak egin, eredu bat kopiatu edo marrazki librea sortu.
✿ Espazioan zehar nahi duen tokian margoztu ahal izango du: lurrean etzanda, mahaian zutunik edo eserita, kuxinetan eserita,... modu honetan sorkuntzak gorputzaren espresioaz laguntzen bait ditugu.
Zapatak sarreran uzteko lekutxo bat erraztu dugu.
✿ Talde txikiak bermatzen ditugu, gutxienez 3 ikasle eta gehienez 8.
Modu honetan bideratzailea ikasle guztiengana ondo heltzea lortzen bait dugu.
ZER SARTZEN DA?
1) Margozteko material basikoak; lapizitoak, arkatzak, akuarela arruntak, errotulkiak, tenperak, pintzelak, borragomak, zorrozgailuak, garbiketa produktuak. (zerrenda honetatik kanpo dauden materialak norberak ekarri beharko ditu)
2) Material horientzako beharrezkoak diren orriak A4 neurrikoak gehienez (paper zuri arruntak, akuarela orriak, kartulinak) (A4 tamainatik gorakoak ikasleak ekarri beharko ditu, edo bertan erosi. Kuadroak edota beste orri motak ere)
3) Kuaderno askea sortzeko materiala (arandelak eta portada + kontraportada.) (Koaderno bat baino gehiago sortuz gero, arandelak eta portadak aparte gehituko dira)
NORI ZUZENDUA?
Etxeko txiki, gazte zein nerabeei zuzendua.
Adinez taldeak bananduta: 3-5, 6-11, 12-16
HIZKUNTZA:
Euskaraz

fanzine tailerra
Arte eta pentsamendu adierazpenerako espazioa.
FANZINE hitza FAN eta MAGAZINE hitzak elkartuz sortutako fenomenoa da, non gako nagusia zentzurarik gabeko autopublikazioa den.
Historikoki, FANZINEAK musika, artea eta kulturaren inguruan eginak ziren, era independiente eta ekonomiko batean. Sortzaileek euren ideiak, bizipenak eta gogoetak eskuz egindako tirada txikietan ataratzen zituzten tamaina ezberdinetako liburuxkak argitaratuz.
Ez dago zentzurarik, ez dago perfekziorik, ez dago limiterik.
Marratik At-en, ideia hori hartu dugu Arte adierazpen espazio berri bat sortzeko asmoz; Ez da bakarrik NOLA egiten duzun, baizik eta ZER adierazi nahi duzun, eta NONDIK egiten duzun.
Irudiez aparte, Fanzinetan testuak, bertsoak, zirrimarrak, poemak, argazkiak, ... nahastu egiten dira, adierazteko formula ezberdinak harremantzen.
METODOLOGIA:
✿ Jolas eta dinamika ezberdinen bidez, irudimena eta pentsamenduak aktibatuko ditugu. Gerora, ideia hauek entzuteko eta gorpuzteko baliabideak eskeiniko ditugu.
Fanzine eredu ezberdinak ezagutuko ditugu, narratiba ahots ezberdinak, eta gidoi bat zelan prestatu azalduko dugu.
Hortik aurrera, baikoitza bere erara arituko da, azalpenak jarraitu ala ez erabakiz.
✿Bakoitza bere erritmoan eta nahien arabera sortzen eta margozten arituko da, irakaslearen laguntzaz (hala nahi izanez gero).
✿ Material ezberdinez baliatu ahal izango da bere Fanzineak aurrera eramateko.
✿ Espazioan zehar nahi duen tokian margoztu ahal izango du: lurrean etzanda, mahaian zutunik edo eserita, kuxinetan eserita,... modu honetan sorkuntzak gorputzaren espresioaz laguntzen bait ditugu.
Zapatak sarreran uzteko lekutxo bat erraztu dugu, gainera.
✿ Talde txikiak bermatzen ditugu, gutxienez 3 ikasle eta gehienez 8. Modu honetan bideratzailea ikasle guztiengana ondo heltzea lortzen dugu.
ZER SARTZEN DA?
1) Nahi beste Fanzineren KOPIA BAKARRA, originala. (Norbaitek bere fanzinea autopublikatu nahi izango balu, liburuxken kopiak eta hauek prestatzeko materiala aparte ordainduko da)
2) Oinarrizko Materiala:
- Orri zuriak, koloretakoak edo birziklatuak
- Arkatzak, bligrafoak
- Errotulkiak, lapizitoak
- Akuarela arruntak
- Orratzak, haria eta grapak
- Artaziak, kola, zeloa
- Collagerako aldizkari eta material birziklatua
NORI ZUZENDUA?
10 urtetik gorakoentzat. Gazte-nerabe eta heldu taldeetan banandua.
HIZKUNTZA:
Euskara eta Gaztelania taldeak bereiztuko dira.
Baaaaaina, norbera bere sorkuntzetan nahi duen hizkuntza erabiltzeko guztiz askea da.

hutsune sortzailea
ARTEA eta GORPUTZA elkartzen dituen tailerra.
Barrutik kanpora eta kanpotik barrura aritzeko espazioa.
Gorputza mugitu bitartez, bidaia-koaderno bat sortzen joango gara, nahi duzuen kolore eta baliabideez. Hitzak izan daitezke, irudiak izan daitezke, ezer eza izan daiteke.
Gorputza eta pentsamenduak era berdinean landuz, barne eta kanpo oreka eskeintzea da tailer honen helburua.
METODOLOGIA:
✿ Arteterapian oinarritutako jolas eta dinamika ezberdinen bidez, gorputza eta pentsamenduak aktibatuko ditugu. Gerora, ideia hauek entzuteko eta gorpuzteko baliabideak eskeiniko ditugu.
✿ Aritzeko modu guztiak ondo etorriak dira. "Ez egitea egitea da ere" esaldia ardatzat dugu, eta bakoitzaren denborak errespetatzeko espazoa ireki dugu.
✿ Saioek bi parte izango dituzte; mugimendua alde batetik, sorkuntza bestetik. Gure txokoan mahaiak jaso daitezke, armairuak mugitu eta nahi eran jarri. Bakoitzak mugitzeko eta sortzeko txokoa aukeratu dezake; lurrean etzanda, mahaian zutunik edo eserita, kuxinetan eserita,... modu honetan sorkuntzak gorputzaren espresioaz laguntzen bait ditugu.
Zapatak sarreran uzteko lekutxo bat erraztu dugu, gainera.
✿ Talde txikiak bermatzen ditugu, gutxienez 3 ikasle eta gehienez 7. Modu honetan bideratzailea ikasle guztiengana ondo heltzea lortzen dugu.
ZER SARTZEN DA?
Sortzeko material "GUZTIA"*.
Material hau, dinamikaren arabera aldatzen joango da; batzuetan akuarelak izango dira, beste batzuetan hariak, arropa, material birziklatua, arkatza,...
* Nozbaiten etxetik objekturen bat ekartzea eskatuko da (arropa zaharra, koilara bat,...). Eta norbaitek bere material propioa ekarri nahi izango balu, ondo etorria da.
* Esterillak etxetik ekarri beharko dira, adosten den egunetan.
HELBURUAK, ONURAK:
o Autogestio emozional atsegin baterako bidea erraztu.
o Bizimodu kontzienteago batekin konektatzea, gure gaitasun eta hartuko ditugun erabakien artean zubiak eraikiz.
o Gure beharrak beste begi eta hitz batzuekin aditu.
o Asakatasun emozionala
o Taldean (h)aritzearen indarraz baliatu.
o Arteaz medio pedagogiko bezala hornitu.
o Espazio lasai eta seguru bat sortu, errutinaren erritmotik at.
NORI ZUZENDUA?
18 urtetik gorakoentzat.
HIZKUNTZA:
Euskara eta Gaztelania taldeak bereiztuko dira.
Baaaaaina, norberak bere sorkuntzetan nahi duen hizkuntza erabiltzeko guztiz askea da.
